Ixiar Rozas

Se encuentra usted aquí

Beltzuria

 

 

Zer gertatzen da ahotsaren espazioan. Zer, ahotsa desagertu aurretik.Eta ondoren, ahotsa desagertu ondoren? Ahotsak mukuru egiten du, gainezka, gehiegikeria modura. Pentsamenduan beti gailendu da hitza. Hitzaren eta esanahiaren erreinuak itzala egin dio ahotsari. Hitzak ahotsailundu du. Esanahiak ahotsa kendu dio hitzari, haragia, gorputza ezabatu dio. Esanahiaren erreinuan hitza ez daeztarritik irteten, ezta gorputzaren tolesduretatik ere. Eta ahotsa orokortasunez izan da begiratua, ulertua, ikertua. Bakartasuna, besteekin bakarrak egiten gaituen bakartasuna, alboratua izan da, ertz batean geratu da.Beltzuria ahotsaren espazio politikoaren inguruko gogoeta da, horretarako bizitza istorio batzuk zeharkatzen dituelarik.